Triatloi udalekuak Txurruka aterpetxean (Orio)
Astebeteko egonaldia triatloiaz eta aisialdiaz gozatzeko, Gipuzkoako kostaldeko ingurune natural paregabe batean. Triatloi, hondartza, itsas kirolak, etab.
NORENTZAT
9-16 urte (2000-2007 artean jaioak). 2000-2001-2002an jaiotakoek errepideko bizikleta ekar dezakete.
DATA
Abuztuaren 29tik irailaren 3ra.
HIZKUNTZA
Euskara.
LEKUA
Txurruka Aterpetxea. Oribarzar hondartza. Orio.
PREZIOA
Izanezberdin / Gaztedi: 193,5 € // Orokorra: 215 €
IZEN-EMATEA
EGITARAUA
1.eguna. Abuztuak 29, astelehena
16:15-17:30: Ongi etorria, harrera. Bizikletak eta maletak jaso eta gurasoak agurtu. (Aterpetxearen kanpo aldean, aparkalekuan jarriko da harrera egiteko gunea, aterpetxe barrura gaztetxoak bakarrik sartuko dira begiraleen laguntzaz, gurasoak kanpoan geldituko dira).
17:30-18:30: hezitzaileen aurkezpena eta asteko egitarauaren inguruko azalpenak. Hektor Llanos-ek goizeko jarduerak azalduko ditu. Asteko triatloiko jarduerak egiteko taldeak osatuko dira.
18:30-19:30: Aisialdiko begiraleen eta asteko aisialdi egitarauaren aurkezpena. Taldekideak elkar ezagutzeko dinamika.
19:30: Gelen banaketa.
20:30: Afaria.
21:30: Aisialdiko taldeen banaketa eta identifikazio tailerra.
2.eguna. Abuztuak 30, asteartea
9:00: Gosaria
10:00-13:00: Triatloi ekintzak: igeriketa eta T1 trantsizioa. Uratloia.
13:00-13:25: Dutxa.
13:30: Bazkaria
14:30-16:00: Denbora librea
16:00-18:00: Itsasoko Kirolen ikastaroa; Padel surfa.
18:00-20:00: Multikirol txapelketa.
20:00-20:25: Dutxa.
20:30: Afaria
21:30: Denbora librea edo pelikula emanaldia, ume bakoitzak aukeran.
3.eguna. Abuztuak 31, asteazkena
9:00: Gosaria
10:00-13:00: Triatloi ekintzak: bizikleta irteera. Teknika eta mekanika. T2 trantsizioa.
13:00-13:25: Dutxa.
13:30: Bazkaria
14:30-16:00: Denbora librea
16:00: Zarauzko hondartzara oinezko irteera Iñurritza biotopotik barrena.
20:00-20:25: Dutxa.
20:30: Afaria
21:30: Euskara tailerra.
22:00: Denbora librea edo pelikula emanaldia, ume bakoitzak aukeran.
4.eguna. Irailak 1, osteguna
9:00: Gosaria
10:00-13:00: Triatloi ekintzak: korrikako teknika, T2 trantsizioa. Biatloia.
13:00-13:25: Dutxa.
13:30: Bazkaria
14:30-16:00: Denbora librea
16:00: Multikirol txapelketa.
18:00-20:00: Bainua aterpetxeko igerilekuan.
20:00-20:25: Dutxa.
20:30: Afaria
21:30: Euskara tailerra.
22:00: Denbora librea edo pelikula emanaldia, ume bakoitzak aukeran.
5.eguna. Irailak 2, ostirala
9:00: Gosaria
10:00-13:00: Triatloi ekintzak: Triatloia erreleboka. Trantsizioen errepaso orokorra.
13:00-13:25: Dutxa.
13:30: Bazkaria
14:30-16:00: Denbora librea
16:00-20:00: Triatloira egokitutako Pilates ikastaroa, bainua aterpetxeko igerilekuan eta jolasak.
20:00-20:25: Dutxa.
20:30: Afaria
21:30: Denbora librea edo pelikula emanaldia ume bakoitzak aukeran.
6.eguna. Irailak 3, larunbata
9:00: Gosaria
10:00-11:00: Maletak prest utzi eta logelak jasota. Triatloi txikiaren prestaketa;
- Arropa egokiak jantzi
- Bakoitzari esan ze txandatan parte hartuko duen adierazi.
- Amaitu ondoren non eta noiz elkartuko garen argi utzi; 12:30tan jangela aurrean
11:00-12:30: Triatloi Frogak.
12:30-13:00: Dutxatu.
13:00: Diplomen banaketa eta agurra.
Harrera abuztuaren 29an Txurruka aterpetxean burutuko da 16:15etatik 17:00etara. Horretarako aterpetxe ondoan dagoen aparkalekuan lekua izango duzue.Azken egunean gurasoak goizez etor daitezke Triatloi Txikia ikustera. Udalekuak bazkaldu aurretik amaitzen dira, 13:30ak aldera.
Beranduenez 23:00 tan oheratuko dira egunero.
Egitarauak aldaketak jasan ditzake eguraldiaren arabera.
EKARRI BEHARREKOAK
- Aste guztirako arropa: 10 kamiseta inguru, galtza motz edo kuloteak goizetako entrenamenduetarako eta arratsaldeetarako galtzak (luzeak edo motzak), tritrajea (baldin badauka), galtzerdiak, jertsea, zira.
- Nezeserra eta 2 toalla.
- Korrika egiteko zapatilak eta beste oinetako pare bat.
- Bizikleta eta kaskoa (bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekartzea beharrezkoa da. Bizikletaz ez gara errepidera asko irtengo, beraz, mendian edo baserri bideetan ibiltzeko bizikleta ekartzea komeni da).
Bainujantzia, igeriketako betaurrekoak eta txankletak. - Eguzkitako krema.
Igeriketako txanoa, motxila txiki ba, kamiseta eta txapela opari gisa jasoko dituzte aurrenengo egunean. Beraz, gauza horiek ez dituzte etxetik ekarri beharrik.
OHAR GARRANTZITSUAK
-Gazteek ez dute dirurik behar egonaldian zehar. Askaria egunero emango zaie eta edatekoa ere egun osoan zehar emango zaie. Bost euro ekar ditzakete gehienez.
-Telefono mugikor, smartphone, tablet, bideo-joko eta antzekorik ez da onartuko.
-Nik Tri-ren sare sozialetan informazioa zabalduko da egunero.
INFORMAZIOA
T - 943 833 641 / 615 747 607 (Izaskun)
www.niktri.com // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.